Beste lan batzuk
Baratxinto Fest
2021etik hona Goitiberak BARATXINTO FEST jaialdiaren zuzendaritza artistikoaz eta ekoizpenaz arduratzen da. Nafarroako Pirinioetako Erronkariko Ibaxeko landa eremu idilikoan garatzen den diziplina anitzeko arte jaialdia.
Jaialdiak diziplina artistiko hauek biltzen ditu: antzerkia, musika, dantza, horma-irudiak, site specific instalazioak, zirkua, kluna, poesia…
Lehen edizioa 2021ean burutu zen, gizarteak zuen elkartzeko premiari erantzuteko asmoz.
IKUSKIZUNEN ZUZENDARITZA
Saioa Iribarren eta Ander Basalduak beste konpainiekinkolaboratzen dute ikuskizunen zuzendaritzekin, kanpo begiradekin, dramaturgiekin etab.
- Tartalo – Logela multimedia – 2020 (Saioa Iribarrenen dramaturgia eta aktoreen zuzendaritza)
- Adela eta Martirio – Naita Produkzioak – 2021 (Saioa Iribarrenen zuzendaritza)
- Komedia madarikatua – Pabellon 6-ko Gazte konpainia – 2023 (Saioa Iribarrenen zuzendaritza eta Gaizka Chamizo eta Ander Basalduaren zuzendari laguntza)
- The return of Delirios – Osete Delirios Produkzioak – 2024 (Ander Basalduaren zuzendaritza)
BITARTEKARITZA
Arteak gizartearekin, eta hau osatzen duten norbanakoekin, duen hartu-emana Goitiberaren filosofiaren oinarri garrantzitsu bat da eta hori konpainiak garatzen dituen bitartekaritza proiektuetan ikusi daiteke:
JAKINMIN elkartearekin batera emanaldien ostean, jorratzen diren gaien inguruan planteatu diren “elkarrizketa filosofikoak”, Kultura eskola programaren baitan eta hortik kanpo ere.
ERAITSI SL ikuskizunaren sorkuntza fasean Errenterian zein Hernanin garatutako bitartekaritza prozesuak.
BARATXINTO FEST jaialdiaren barnean egonaldi artistikoetan zein emanaldien ostean publikoarekin planteatzen diren topaketak.