Zuri

Zuzendaritza

Itziar Fragua

Hizkuntza

Euskara

Iraupena

25'

Antzezleak

Gaizka Chamizo
Ander Basaldua

TrailerRA

Sinopsia

Espetxean oso erraz sartu daiteke baina bertatik ateratzea ez da inoiz erraza izan. Zoritxarrez sistema kapitalistak oraindik erabiltzen dituen instituzio zaharkitu hauetan gertatzen diren istorioetariko bat da hau.

“Sartu, zarata sortu gabe… ixo!!! Gaur zure lehenengo eguna da…”

Kritika

«(…) arratsalde osoko egitarauaren tanto nagusia Goitibera konpainiaren Zuri antzezlana izan da, alde handiz gainera. Irakurle finek gogoratuko dutenez, Goitiberaren azken antzezlana Kasilda, bukatzen ez den sua izan da, donostiar emakume iraultzailearen omenez egina, eta, konpainiaren ildo sozial konprometituari jarraituz, espetxeek presoengan duten eragina aztertu dute oraingo honetan, Saioa Iribarrenen testu batekin eta haren zuzendaritzapean. (…) Oso era asertiboan gertatu da guztia, alferrikako emozio merkerik sortu gabe, eta beharbada horregatik egin zaigu sarkorragoa taula gainean gertatzen zena: esandako horrengatik, argien diseinu apal baina esanguratsuagatik eta bi antzezleen erabateko sendotasunagatik. Protagonista biak ilunean desagertzen zirelarik Leteren eta Laboaren Ihes betea abestu dute ahots bitan, eta ikusleek txalo bero-beroekin eskertu dute hain elementu xume eta gutxirekin hainbesteko dentsitatea lortu izana. (…)»

Agus Perez – BERRIA – 2022ko apirilak 20

Laguntzaileak: