Konpainia

GOITIBERA Saioa Iribarren (Nafarroa) eta Ander Basalduak (Bizkaia) 2014ean sortutako antzerki konpainia da. Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogiari amen eginez, Goitibera konpainiaren antzerkia mugimenduan gorputzean eta espazioan oinarritzen da. Euskarazko sorkuntzaren alde egiten dute apustu eta gai konprometituak lantzen dituzte drama eta umorea oso era organikoan nahastuz.

Ordurarte konpainiak 9 lan taularatu ditu eta hainbat sari irabazi:

  • SISIFOREN AMARRUA [Klownaldia, Donostia – 2014]
  • IZAR ETA ASTRO, maitasun istorio bat [Galdakao – 2014]
  • BELTXARGA BELTZA [Pabellon 6, Bilbo – 2015]
  • “I’M A REAL ARTIST” (Teatro a la Boina kolektiboarekin). Publikoaren saria Pabellon 6-ko antzerki arinaren IV. jardunaldietan [Pabellon 6, Bilbo – 2016]
  • YIJAAA!!! [Umore azoka, Leioa – 2019]
  • AMATXIK DIXIT Kriselu saria (euskarazko piezarik onenari) eta publikoaren saria Pabellon 6-ko antzerki arinaren VII. jardunaldietan [Pabellon 6, Bilbo – 2019]
  • KASILDA, bukatzen ez den sua [Teatro Coliseo, Eibar – 2021]
  • ZURI Kriselu saria (euskarazko piezarik onenari) eta aktore onenaren saria (Ander Basalduarentzat) Pabellon 6-ko antzerki arinaren IX. jardunaldietan [Pabellon 6, Bilbo – 2022]
  • ERAITSI SL [Umore azoka, Leioa – 2024]

+10

Urte

9

Obra

+30

laguntzaile

SAIOA IRIBARREN

Iruñea 1983

Bartzelonan arte-terapia formakuntza egiten du “AEC”-en (2005-2008), klun formakuntza “El Timbal”-en (2004-2008) eta mugimenduan oinarritutako “Estudis de Teatre” eskolan antzerki fisikoa ikasten du (2008-2011).

2011n bere bi ardurak (artistikoa eta terapeutikoa) batzen ditu eta Theodora Fundazioan hasten da lanean ospitaleko pailazo bezala. “Dra. Sonrisa” gisa sei urtez Bartzelona, Badalona, Madril, Santander eta Bilboko ume eta nerabeak bisitatzen ditu.

Arte eszenikoen munduan Alain Vigneau, Nestor Muzo, Berty Tovías, Merche Ochoa, Angel Bonora, Harris Gordon, Titzina teatro, Christian Atanasiu, Aitor Basauri, Mamen Olias, Marcelo Katz, besteak beste izan ditu irakasle.

2014ean Goitibera antzerki konpainia sortzen du eta bertan aktore zein zuzendari eta idazle gisa lan egiten du. 2020tik hona Baratxinto Fest Pirinioetako arte jaialdia aurrera eramaten du.

ANDER BASALDUA

Bilbo 1984

Antzerkigile Algortarra. 2009an klun ikastaro batek arkitektura antzerkiagatik aldatzeko bultzada ematen dio, bere benetako bokazioari ateak irekiz.

Antzerki fisikoan (“Estudis de teatre Berty Tovías” 2010-2012) eta klunean (Emmanuel Tomé, Guillermo Angelleli, Cristina Martí, Marcelo Katz, Aitor Basauri…) trebatu egiten da Argentinan eta Katalunian batik bat. Bere sorterrira bueltatzean Euskal Herriko hainbat konpainiekin lan egiten du aktore gisa (Teatro paraíso, Markeliñe, Laurentzi producciones…).

2014ean Goitibera antzerki konpainia sortzen du eta 2020tik hona Baratxinto Fest Pirinioetako arte jaialdia aurrera eramaten du.

Aktorea baino antzerkigile ikusten du bere burua, konpainia propioa aurrera eramateak sorkuntza eszenikoaren alor guztiak jorratzeko aukera eskaini bai dio (aktore, idazle, zuzendari, ekoizle, eszenografo, banatzaile, diseinatzaile grafiko, jostun, sukaldari, arotz, iturgin…).

LAGUNTZAILEAK

Momentu honetan jardunean ditugun ikuskizunetan laguntzen gaituen jende zoragarria.

Gaizka Chamizo

Gaizka Chamizo

Aktorea
Eraitsi SL, Zuri, Amatxik Dixit
Oier Zuñiga

Oier Zuñiga

Aktorea
Eraitsi SL
Itziar Fragua

Itziar Fragua

Zuzendaria
Eraitsi SL
Miren Tirapu

Miren Tirapu

Zuzendari laguntzailea
Eraitsi SL
Zaloa Basaldua

Zaloa Basaldua

Jantziak
Eraitsi SL
Nerea Ariznabarreta:

Nerea Ariznabarreta:

Aktorea
Amatxik Dixit
Maité González

Maité González

Komunikazioa
.

Amaia Martínez

Amaia Martínez comenzó desde muy joven su formación en danza y música en diversas escuelas de su ciudad natal, incluyendo Diana Casas Escuela de Danza, donde ahora imparte clases como profesora.

A los 18 años, decidió especializarse en danza contemporánea, lo que la llevó a continuar sus estudios en la Escuela Profesional de Danza de Castilla y León, Ana Laguna, en Burgos. Tras completar su formación en esta institución, Amaia optó por seguir profundizando en su desarrollo artístico en La Faktoria Choreographic Center, en Pamplona, donde trabajó con reconocidos artistas como Laura Aris, Vera Mantero y Martin Nachbar.

Paralelamente a su formación, Amaia comenzó a trabajar como docente y desempeñarse como bailarina en una variedad de proyectos. Ha participado en videoclips de bandas como Skabidean y J Martina, y ha formado parte de piezas coreográficas como “QTA” (ZUK Dance), “Trayectos” (Marta Coronado y Laida Aldaz), “Ur-hezurra” , “Ciclos” (Poliana Lima) y con la asociación cultural Maruxak Kultur Elkartea.

Además de su participación en estas producciones, Amaia ha creado sus propias obras, destacando “Euliak” y “Passacaglia” , en colaboración con otros artistas.

Con una gran sensibilidad artística y una gran creatividad, Amaia Martínez continúa aportando su experiencia y pasión por la danza contemporánea, tanto en su labor como bailarina como en su rol de docente.