Sinopsia
Pentsatu al duzu inoiz ea nola suntzitzen den plaza bat? Edo arkitekturaz haratago zerk sortzen duen plaza? Eraitsi S.L. zuen herriko plaza botatzera etorri da, Basque Culture Exhibition Forum mega-egitura eraiki ahal izateko.
Egingo al dute eztanda?
Espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen publiko guztientzako kaleko ikuskizuna.
Kritika
«Kontuz! Uda atarian daukagu, eguraldiak horren berririk ematen ez digun arren, eta udan lanak datoz, antzezlanak. Haietariko gehienak kale-antzerkiaren arlokoak izango dira, eta euskarazkoetan Goitibera konpainiaren Eraitsi SL hau izango da zalantza barik onenetako bat. (…)»
Agus Perez – Berria – 2024ko ekainak 4
Con la colaboración de: