Baratintxo Fest
2021etik hona Goitiberak BARATXINTO FEST jaialdiaren zuzendaritza artistikoaz eta ekoizpenaz arduratzen da. Nafarroako Pirinioetako Erronkariko Ibaxeko landa eremu idilikoan garatzen den diziplina anitzeko arte jaialdia.
Jaialdiak diziplina artistiko hauek biltzen ditu: antzerkia, musika, dantza, horma-irudiak, site specific instalazioak, zirkua, kluna, poesia…
Lehen edizioa 2021ean burutu zen, gizarteak zuen elkartzeko premiari erantzuteko asmoz.