Sisiforen Amarrua

Zuzendaritza

Ander Basaldua

Hizkuntza

Euskeraz edo gaztelaniaz

Iraupena

20’

Antzezleak

Ignacio Líbano
Ander Basaldua

Sinopsia

Aristides Smith, bere ibilbide profesionalaren punturik garaienetik, jauzi bakar batetara dagoela esan daiteke. Izan ere, Europear B.A.S.E jauzi-federazioaren partez “Urrezko intsignia” jasotzeko beharrezkoak diren 5000 jauzietatik 4999 burutu ditu jada! Inoiz baino gertuago dauka gaian adituek amestu ere egiten ez duten eta sekula inork eskuratu ez duen bereizgarria.

Lortuko al du?

Edo hobeto esanda… Zer datorkio, behin bere helburua lortuta?